Artisautza ikastaroen 13 modalitate ezberdin eskainiko ditu Kultur Leioak

Leioaztarrentzat aurreinskripzioa egiteko epea gaur bertan zabaltzen da

Artisautza ikastaroetan aritutako ikasle bat lanean.

Guztira 13 artisautza modalitate ezberdin eskainiko ditu Kultura sailak hurrengo ikasturteko tailerretan, gehienak ordutegi desberdinekin pertsona gehiagori heltzeko asmoz.

Ikasturte honetarako programatutako ikastaroak hauek dira: zur-lanketa, zeramika, pintura eta marrazketa, eskulanak, gozogintza kreatiboa, altzarien zaharberritzea, ehoziri-lanak, puntua eta kakorratz-lana, kontaketa laburra, jantzigintza, argazkigintza digitala, eskulanak Pinuetan eta mugimendua eta erlaxazioa musikaren bitartez. Ikastaroen ordutegiak eta prezioak honi erantsitako informazio-liburuxkan kontsultatu daitezke.

Aurretiko izen-ematea Kultur Leioan (Jose Ramon Aketxe plaza 11, 4. solairua) eta Pinuetako bulegoan (auzoko ludotekan)  egin beharko da. Plaza kopurua mugatuta dago; beraz, plaza kopurua baino aurreinskripzio gehiago badago, zozketa publikoa egingo da. Hortaz, aurretiko izen-ematearen ordenak ez du plazarik ziurtatzen.

Ikastaroak urriaren 2ko astean hasiko dira eta ekainaren 18an bukatuko dira. Matrikula irailaren 18an egin beharko da. Plazen zozketa irailaren 19an egingo da.

 

Info +: http://www.leioa.net/uploads/n2165_Folleto.pdf

Izena emateko fitxa: http://www.leioa.net/uploads/n2165_Ficha.pdf

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude