Udalak bultzatuta, aurtengo jai eta kultur eta kirol ekitaldi guztiak bertan behera geratu dira, “Covid 19ren hedapena saihesteko”.
Hori horrela, datorren asteburuan ospatu beharko liratekeen Lamiakoko Jaiak aurten ez dira ohi bezalako formatoan egingo.
Horren ordez, Lamiakoko Jaien Batzordeak bestelako egitaraua pretatu du, programazio birtualean oinarritua. Bideo honetan azaltzen dute.
Horrekin batera, Lamiako Maskarada aurten ospatzerik ez da egongo ohi bezala. Horren ordez, TeleBilbaon programazio berezia prestatu dute. Omenaldi gisa, maiatzaren 29an iazko edizioa emango dute gaueko 23.00etan.
Maskaradaren antolatzaileek eskerrak eman dituzte “halako omenaldia egoera berezi horretan eta zihur gaude Lamiako, Txopoeta eta Leioako auzo guztiek telebistaren aurrean Maskaradaz gozatuko dutela”, adierazi dute.
Iragan maiatzaren 21ean, datorren ostiralekoa nolakoa izango den azaltzeko TeleBilbaon emandako informazioa azaltzen duen bideoa eskaini zuten.
Lamiakoko Jaien Egitaraua
Maiatzak 29, ostirala
16:30 Txupinazoa
17:30 Balkoien leihaketa
23:00 Lamiako Masakaradaren zuzeneko emanaldia (TeleBilbao)
Maiatzak 30, larunbata
10:30 Txupinazioa
11:00 Pintura leihaketa
13:00 Gastronomia leihaketa
18:30 Mozorro leihaketa
21:00 Disko-festa Galker
Maitzak 31, Igandea
11:00 Txupinazioa
11:30 Argazki leihaketa
17:30 Playback leihaketa
20:30 Azken suziriak 2020ko Lamiakoko jai birtualei agur esateko