Bihar abestuko da Agate Deuna herriko kaleetan

Bihar, Agate Deunaren ospakizuna izango da.

Herriko kaleetan nagusien 5 talde, ume eta gazteen 12 talde eta Udalaren lehiaketan izena eman ez duen San Juan auzoko taldea arituko dira kalerik kale.

Udalak antolatzen duen lehiaketan, nagusien mailan Adinekoen Etxeko Abesbatzak, Udondo Txikiteroek, Ama Mesdeetako Ikastetxeak, San Bartolomeko Agate Deuna Abesbatzak eta Jatorrak taldeak eman dute izena.

Bitxia bada ere, talde bakarrak abestuko du Pinuetan, Lamiakon eta San Bartolomén. Erdigunean, aldiz, soilik Ikea Barri Plazan eta Euskal Etxeen Plazan abestu beharko dute ume eta gazteen abesbatzak eta nagusienak.

Horregatik, agian, udal lehiaketan izena eman gabe, San Juan auzoko lagun taldea ere arituko da kalejiran, San Juan auzoko plazatik hasita (arratsladeko 17:30ean). Abestu ondoren parte hartzaile guztien artean txokolate beroa banatuko dela iragarri dute, gainera.

Udondon, Plaza Gorrian, edota Iturribiden, leku batzuk baino ez aipatzearren, ez du kantatu beharrik edukiko udal lehiaketan izena emandako talderik.

Aurreko urte batetako Agate Deunaren ospakizunaren irudi bat. Argazkia: Leioako Udala

Udal lehiaketari dagokionean, hauexek dira talde ezberdinek kantatu beharko duten leku eta ordutegiak:

Ume eta Gazteak

9:00etan  Artatza-Romo Ikastetxea (Cervantes plaza)
9:30ean  Lamiako Ikastetxea (Lamiako Ikastetxean)

Ikea Barri plazan

10:00etan  Colegio Irlandesas
10:15ean  Ama Mesedeetako Ikastetxea (A)
10:30ean  Colegio Inglés San Jorge
10:45ean  Betiko Ikastola
11:00etan  Ama Mesedeetako Ikastetxea (C)
11:15ean  J. M. Barandiaran
11:30ean  Altzaga Ikastola
11:45ean  Txomin Aresti Ikastetxea
12:00etan  Ama Mesedeetako Ikastetxea (B)
12:15ean  Donibane

Nagusiak

20:00etan  Adinekoen Etxeko Abesbatza (Euskal Etxeen Plaza)
20:15ean  Udondo Txikiteroak (Euskal Etxeen Plaza)
20:30ean  Ama Mesedeetako Ikastetxea (Euskal Etxeen Plaza)
21:00etan  San Bartolomeko Agate Deunaren Abesbatza (San Bartolome baseliza)
21:30ean  Jatorrak (Euskal Etxeen Plaza)

Agate Deunaren ospakizuna: San Bartolomeko Abesbatza (2014)

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.