Bihar Irrien Lagunen “Elkartasun jantokia” Kandelazubietan ikusgai

Kandelazubietan hiru egunetan zehar antolatutako ikuskuzinen zikloari bukaera emango zaio bihar, asteazkena, Irrien Lagunak taldearen Elkartasun jantokia izeneko ikuskizunarekin.

Aurrekoetan bezala, eguerdiko 12:00etan izango da saioa. Ikuskizuna 5 urtetik aurrerakoentzako umeentzat egokia da. Sarrerak 2 euro balio du.

Ikuskizunean Largabista eta Tiritatxo janaria prestatzen ari dira, ondoren Martinberrek elkartasun jantokira eraman dezan. Tarteka, norbaitek jakiren bat lapurtzen die. Hasieran, Irrien Lagunak ez dira konturatuko, baina bat-batean, Martinbertsok tranpa txiki baten bidez lapurra harrapatuko du. Nor ote da?

Herriko emakume bat da. Bere lana eta etxea galdu eta kalean bizi dena. Lotsatu egiten du duen egoerak eta inor konturatu gabe behar duen janaria lapurtuzen du. Inoiz ez dute harrapatu. Gaur arte.

Martinberrek berarekin Elkartasun Etxera joateko proposamena egingo dio. Joango al da?

Jakin nahi duenak bihar, Kandelazubietan, izango du horren erantzuna.
Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.