Bihar, irailak 6, ostirala, udal Kultura Arloak antolatutako arte, artisautza eta sorkuntza ikastaroetan izena emateko matrikula epea itxiko da. Matrikula Kultur Leioan (José Ramón Aketxe Plaza, 11) eta Gaztelubideko Arreta Bulegoan (Langileria, 202) egin ahalko da.
Ikastarootako plazak mugatuak direnez gero, aurresinskripzioak eskaintzen diren plaza kopuruak baino handiagoak izanez gero irailaren 12an zozketa publikoa egingo da.
Pertsona bakoitzak espezialitate ezberdinetako ikastaro bi gehienez egin ahal izango ditu.
Eskainitako ikastaroak honako hauek dira: Zur-lanketa, zeramika, pintura eta marrazketa, eskulanak eta birziklapena, altzarien zahaberritzea, ehoziri-lanak, puntua eta kakorratz-lana, kontaketa laburra, jantzigintza, mugimendua eta erlaxazioa musikaren bidez, eskulana (Pinuetan) eta argazkigintza digitala.
Ordaindu beharreko prezioa ezberdina izango da leioaztarra izan edo ez eta Kultur Leioaren karneta eduki edo ez.
Info +
www.kulturleioa.com
Telefonoz Kultur Leioa 94 607 25 78 I Gaztelubide 94 464 67 22
Ikastaroen oinarriak eta eskaintza Tailerrak 2019-2020