Biharko ‘Barikuetan jai’ saioa Kultur Leioako prentsa-gelan izango da

Bihar, urtarrilak 19, antolatuko den ‘Barikuetan jai’ saioa Kultur Leioako prentsa gelan izango da (4.solairuan) eguraldi iragarpen txarragatik. Ordua, ohikoa, arratsaldeko 17:30etik 19:30era. Bihar, harriekin animaliak egingo dituzte txikiek eta, ondoren, tenperekin margoztatuko dituzte.

Euskara Zerbitzuak martxan jarritako programa honen helburua da haurrek eta familiek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan, eta horretarako ostiralero jarduera bereziak egiten dira euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude