“Bihurri” pelikula Kultur Leioan

“Bihurri, jauretxetik kale gorrira” izeneko marrazki bizidunen pelikula ikusi ahalko da gaur eta bihar Kultur Leioaren Auditoriumean.

“Bihurri, jauretxetik kale gorrira” pelikula istorio xarmagarri eta balioz betea da, bat-batean kale gorrian geratu den txakur aristokratiko bati eta abeslari eta musikagile izan nahi duen neska gazte bati buruzkoa.

“Bihurri” izeneko txakurra da protagonista. Haren jabe aberatsa bat-batean hil eta gero, “Bihurri” hiri handiko kaleetan abandonatuta eta bakarrik aurkituko da bizitzan lehen aldiz, Zoe neskato gazteak bere etxera eramaten duen arte. Bestalde, andre zahar milioidunak bere ondasun guztien oinordeko izendatu duenez, haren iloba diru-goseei iheska ibili beharko du txakurrak, herentzia berenganatzeko erabili nahi dute-eta.


Bihurri pelikularen kartela I Irudia: Flins & Piniculas

Laburrean

Jatorrizko izenburua  Trouble

Urtea  2019

Iraupena  87′

Herrialdea Canadá

Zuzendaria  Kevin Johnson

Gidoia  Judah Miller, Rob Muir, John Paul Murphy, Harland Williams (Historia: Jordan Katz)

Musika  Jessica Weiss

Argazkia  Animación

Aktoreak  Animación

Produkzioa  Coproducción Canadá-Estados Unidos; 3QU Media, Cinesite, Storyoscopic Films, Trouble, Vanguard Animation Production, WV Enterprises. Distribuida por Batrax Entertainment, GEM Entertainment, Film & TV House

Generoa  Animación. Comedia. Infantil | Perros/Lobos

Hizkuntza  Euskera

Lekua  Kultur Leioaren Auditoriuma

Egunak  Azaroaren 21ean eta 22an

Ordutegia  Larunbatean 17:30ean; Igandean 12:00etan

Sarrera  4 €

 

 

Bihurri pelikularen trailerra

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude