Dantza :: Kukaik “Gauekoak” taularatuko du bihar Kultur Leioan

Dantza

Kukai Dantza Taldea (Euskal Herria)

Gaua etorri eta argiak itzaltzen direnean, arima batzuk esnatzen dira. Izaki horiek idatzi, abestu, dantzatu… egiten dute. Bizitzak atseden hartzen duen unean pizten dira. Gauekoak dira. Ikuskizun hau hausnarketa intimoenak biltzen dituen gau-egunkari bat da; musikaren eta dantzaren bidez, begiratu bat egiten zaio ibilbide oso bati, etengabe bila aritzeari. Bakarrizketa intimo eta pertsonala da.

Gauekoak  Jon Maya Sein dantzariaren hausnarketa intimo eta pertsonal batetik sortutako proiektua da. Gaurko egoeratik abiatuta, gaur egungo begietatik, barrura begira jartzen da, eta bere sortze-prozesua zabaltzen digu. Horretarako, bere ibilbidean mugarri izan diren taldekideak eta sortzaileak bildu ditu.

Gauekoak proiektu berezia da, kapritxo bat. Dantzatik, musikatik, kantutik, literaturatik… abiatuta, Mayak, Bandinik eta Minerrek bere lengoaia artistikoak gurutzatzen dituzte, eta hau da sortzaile-talde bikain horren emaitza eta ekarpen berezia. Gauak dakarkigun distira magiko eta misteriotsua da.


Laburrean

Izenburua  Gauekoak

Konpainia  Kukai Dantza Taldea

Zuzendaritza  Mireia Gabilondo

Dantzaria  Jon Maya Sein

Musika Zuzenean  Xabi Bandini, Arkaitz Miner

Eszenografia  Fernando Bernués

Jantziak  Ikerne Giménez

Hizkuntza  Euskaraz

Iraupena  60′

Lekua  Kultur Leioaren Auditoriumean

Eguna  Apirilaren 30ean

Ordutegia  19:00etan

Sarrera  10 euro

Info + 

Web orrialdea  www.kukai.eus

Gauekoak dantza ikuskizunaren bideoklipa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude