Erakusketa :: Bosteko 2020 Kultur Leioa

Erakusketa

Javier Landeras, Mikel Lertxundi eta Laura San Juan

2020 urtean Bostekoren XXIII edizioa ospatzen ari da, “Begirada dibergenteak: Shakkei ukitu bat” lelopean.

Aurtengoan mendebalde eta ekialdearen arteko adiskidetasuna da ardatza eta, ohi bezala, hiru artisten lanak bildu ditu. Javier Landeras argazkilariak lurralde, paisaia, natura eta kultura kontzeptuak lotzen ditu bere lanetan. Laura San Juanen pinturak Zen eta ekialdeko artea dute iturburu eta, azkenik, Mikel Lertxundi eskultoreak naturaren indar estalia eta etengabe sortzen ari dena  erakusten ditu bere lanetan.


Laburrean

Izenburua  Bosteko 2020

Mota  Erakusketa

Lekua  Kultur Leioaren Erakusketa Gelan
Egunak  Abenduaren 6ra arte

Ordutegia  Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara

Sarrera  Doan

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude