Gatibuk hilaren 15ean joko du Kultur Leioan

Datorren urtarrilaren 15ean, ostiralarekin, Kultur Leioaren denboraldi berriari ekingo diote. Horretarako, Gatibu talde gernikarraren kontzertu akustikoa antolatu dute Kultur Leioaren Auditoriumean, azken 20 urteetako hainbat oroitzapen eskaintzeko, horrela bere kantu ezagunen errepasoa eginez.

Kontzertu honetarako sarrerak eta beste proposamen guztiak Kultur Leioaren leihatilan erosi ahal izango dira, gaurtik aurrera.

Euskal ekoizpenen aldeko apustua denboraldi berrian

Denboraldi berrian euskal ekoizpenen aldeko apustua egingo duela iragarri dute Kultur Leioaren arduradunek. Horien arabera, antzerkia izango da protagonista nagusia. Auditoriumean publiko guztientzako proposamen eszeniko, kontzertu eta dantza erakustaldiak ikusteko aukera izango dute Kultur Leioara hurbilduko direnek .

Dagoeneko, “Kultur Leioako lagunak” direnek jaso dute programazio berria beren etxeetan. Gainerakoek informazioa eskuratu dezakete Kultur Leioaren webgunean eta kultura-programazioa biltzen duen liburuxkan begiratuz.

Antzerki, musika eta dantza emanaldiez gain, zinema ere programatu du Kultur Leioak denboraldi berrian. Momentuz, urtarrilari dagozkien nagusien eta umeen zinema emanaldien berri eman du ezagutzera Kultur Leioak. Horrela, nagusien zineari dagokionez, Erlauntza, El inconveniente eta Hil kanpaiak iragarri ditu. Umeen zineari dokionez, Dragoiaren gidaria, Trolls 2: Gira mundial eta Stardog & Turbocat pantailaratuko dituzte urtarrilean.

Bestalde, banatzen ari den Kultur Leioaren Agendan Perseo Zine-Foruma ere iragartzen da, astearteroko emanaldiekin, nahiz eta ez dute iragarri zein ziklo eta pelikulak eskainiko diren urtarrilean.

Gatibu talde gernikarraren kideak I Argazkia: Gatibu

Info +

Kultur Leioa  Webgunea

Kultur Leioa  Agenda

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude