Ostiraletik aurrera Ondiz auzoak hartuko du lekukoa, bere jaiak ospatzeko. Egitarau zabala irailaren 6,7, 8, 9 eta 15ean. Ekintza guztien artean “azpimarratzekoak dira, besteak beste, Bizkaiko Aurresku Txapelketa, Ondizko Emakumezkoen Aurresku txapelketa eta Bizkaitar erara prestaturiko Bakailao txapelketa”, Udalak adierazi duenez.
Biharko jai-egitaraua honako hau izango da:
Irailak 6, Ostirala
18:00 Txupinazoa. Ondoren, haur ekintzak eta puzgarriak
20:00 Sardina-jana
23:30 Erromeria Urrats taldearekin eta mozorro lehiaketa