1981ean zintzilikatu zuen bere lehen margolana Leioako Kultur Etxean, eskola zaharren eraikinean, Udaletxearen ondoan.
Harrezkero, erakusketa ugari egin ditu leku askotan, bakarka zein taldean: Bizkaian, Gasteizen, Gipuzkoan, Madrilen, Pontevedran, Zaragozan, Huescan, Burgosen, Kantabrian…
Orain, Leioan jarri du berriro erakusketa, bere jaioterrian. Askotariko gaiak lantzen dituen obra da, errealismoranzko bilakaera izan duena, hiriaren figura eta paisaia txertatuta.
Laburrean
Zer Pintura-erakusketa
Nork Itziar Etxebarria
Lekua Kultur Leioaren erakusketa gelan
Egunak Urriaren 12ra arte
Ordutegia Astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 eta 16:00-20:00
Sarrera Doan