Kalakan I Euskal Herria
Norabidea ez galtzeko ardatz segurua, betidanik gure buru gainean izan dena. Oinarri mugituezina, hainbat mendetan artzainek ere erabili izan duten «itsasargia».
Kalakan taldeak azalduko duen disko berriaren izenburuaren esanahiari konektatuta egon nahi du, beti eta beti. Edozein ekaitz zeharkatuz ere, burua edo norabidea inoiz galdu gabe bakoitzak gure bizibidea beti segitu behar dugula gogoratu nahi baldin bazigun bezala.
Azken 10 urteetan hainbat lurralde, artista, kolaborazio ikusi izan ditu hirukoteak bainan beti ardatz berdina mantedu izan du: Euskal kantua eta honi dion errespetua.
Azken disko honetan, bere bizibidearen bidezidor berri batean sartu da Kalakan, kantu tradizionalak zolitasun aktualago batzuekin apainduta; zentzua inoiz galdu gabe. Horretarako esperientzia eta kalitatea zaintzen dituzten artistekin lan egin du taldeak, Pello Reparaz, Hugo Imakhoukhene eta Andrew Keelan bezalako musikariekin besteak beste.
Kantu hutsa beti hor izanik ere, unibertso zabalago bat eskeintzen dio elektronikoki programatutako musikak taldearen musikari. Danborrak eta ahotsak, teklak eta efekto kosmikoak… Jamixel, Xan eta Bixentek hainbat sorpresa erakutsiko dizkigute lan berri honetan.

Laburrean
Izenburua Artizar
Taldea Kalakan
Taldekideak Jamixel Bereau (ahotsa, xilintxak, danborra, panderoa, teklatuak), Xan Errotabehere (ahotsa, alboka, txirula, teklatuak), Bixente Etchegaray (ahotsa, dunbala, tronpeta, teklatuak)
Iraupena 85′
Lekua Auditorium
Eguna Urriaren 1ean
Ordutegia 20:30ean
Sarrera 12 €
Info +
Kalakan taldearen webgunea www.kalakan.eus