Esne Beltza taldeak 2016an kaleratu zuen “Esna2” diskoaren kanta gisa argitaratu zuen “Agurrik ez”. Presoen azalean sartzera gonbidatzen duen kantaren bertsio berria ezagutarazi berri du taldeak.
2016ko bertsioa Oreka TX taldearekin grabatu zuen Esne Beltzak, eta oraingo hau, etxean itixialdian zeudela grabatu dute taldekideek, Gaizka Peñafielen laguntzarekin bideoaren ediziorako.
“Badira noiz aterako diren ere ez dakitenak, urteak joan, urteak etorri, metro gutxi batzuetan lotuta bizi direnak. Maite dituztenak ikusi eta ukitzeko minutu bakan batzuk soilik dauzkatenak, maitasuna gutunez eta telefonoz bakarrik gozatzeko aukera dutenak. Horiak dira benetako konfinatuak, euskal preso politikoa, gure bihotz gogoetan aske daudenak”, azaldu du taldeak, kantaran bertsioarn berri emateko.