Ekainaren 16an ospatutako Jota Txapelketaren XIX. edizioaren irabazleak Laura Bastida eta Ekain Uzkudun azpeitiarrak izan ziren.
Nagusien txandan, guztira hamar bikotek parte hartu zutelarik, horrela geratu ziren sariak: Lehenengo lekuan, Laura Bastida (eta Ekain Uzkudun; bigarrenean, Katerin Artola (Oiartzun) eta Iker Belintxon (Lezo); eta hirugarrenean Irati López eta Gorka Granado sopeloztarrak.
Gaztetxoen kategorien bederatzi bikote izan ziren lehian. Eta sariak horrela geratu ziren: Lehen postuan, Maitane Irurzun (Aduna) eta Gorkar Durán (Billabona); bigarrenean Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza azpeitiarrak; eta, azkenik, Jone Arriaran eta Ekai Aizpuru azpeitiarrak hauek ere.