Leioako Kaleko Arteak bere espazio eszenikoak aldatu ditu

Astebururako eguraldi txarra iragarri dutenez, Leioako Kaleko Arteak jaialdiaren espazio eszenikoetan zenbait aldaketa egitea erabaki du Udalak. Hartara, jaialdia aurrreikusitako egunetan izango da, eta ikus-entzuleek programatutako ikuskizunez gozatu ahal izango dute.

Horrenbestez, bihar, ostiralean, ekitaldiak Errekalde plazako karpan, Udaletxeko karpan eta Kultur Leioako Auditoriumean izango dira. Larunbatean, programatutako jarduerak espazio eszeniko hauetan izango dira: Errekalde plazako karpan, Udaletxeko karpan, Boulebarrean, Kandelazubietako patioan, Institutuan eta Kultur Leioako Auditoriumean. Igandean, berriz, ikuskizunak Errekalde plazako karpan, Udaletxeko karpan eta Institutuan izango dira.

Ordutegiei, konpainiei eta ikuskizunei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, atxikitako PDFetan egin dezakezu kontsulta.

Info + 

Lekuak  Errekalde plaza, Elexalde plaza, Boulevard, Kandelazubieta, Barandiaran Behekoa, Auditorium

Egunak  Urriaren 2, 3 eta 4an

Sarrera  Doan

Ordutegia  Beheko esteketan ikusi
Liburuxka

Urriaren 2a

Urriaren 3a

Urriaren 4a

Errekalde plaza

Elexalde plaza

Boulevard plaza

Kandelazubieta

Barandiaran behekoa

Auditorium

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude