Bihar, apirilaren 23an, liburuekin eskulanak egiten ikasteko lantegia izango dugu liburutegiko erabiltzaile dugun Hendrika Annetterekin.
Lantegia arratsaldeko bost eta erdietan (17:30ean) izango da Haur Liburutegian. Adin-tarte guztiei zabalik dagoen ekimena da, bereziki haurrekin liburu xahutuak eraldatzera etorri nahi duten gurasoei.
Kultur-ekintza hau doakoa da, baina aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa da.