‘Limones en invierno’, Izaroren disko berria

Lehen disko aipagarri bat (Om, 2016) eta sona eman zion bigarren bat (Eason, 2018) argitaratu ostean, Limones en invierno izeneko lan berriarekin dator Izaro kantautore bizkaitarra. Kolore, usain, tenperatura eta kontraste kitzikagarriak dakartza, eta egun eguzkitsuak argitzen dituzten argi zitrikoak jasotzen ditu, baina baita neguko errekak estaltzen dituzten behe-lainoak ere.

Diskoaren grabaketa Gaztain Estudioetan eta Oihenart Estudioan burutu da. Nahasketak Eñaut Gaztañagak egin ditu. Masterizazioa, bestalde, Tony Cousins-ek egin ditu Metropolis Studios-etan.

Diskoaren hitzak eta abestiak Izaro Andrésenak dira. Musikariak Izaro Andres Zelaieta (ahotsa), Garazi Esnaola Balerdi (teklatuak), Oriol Flores Arisa (bateria eta perkusioak), Julen Barandiaran Blanco (baxua) eta Iker Lauroba Alonso (gitarrak) dira.  Musikari gonbiatuak Xoel López (ahotsa – “Invierno a la vista”), Xabier Zeberio Etxetxipia (sokazko instrumentuak – “Paris”) eta Julen Idigoras (ekoizpena – “You) izan dira.

LABURREAN

Izenburua  Limones en invierno

Egilea  Izaro

Diskoetxea  Izaro Music

Formatua  CD / MP3

Hizkuntza  Elebiduna

Argitalpen-urtea  2020

Lizentzia  Copyright

Diseinua  Markel Idigoras

Argazkia  Helena de Wind

Abestiak

1. Invierno a la vista (feat. Xoel López) (3:44)
2. Aquí (3:28)
3. Libre (3:50)
4. Paris (3:49)
5. Mi canción para Elisa (4:51)
6. Ihintza (4:18)
7. You (3:20)
8. Patinar sobre hielo (2:57)
9. Hainbeste (4:06)
10. Oso blanco (3:23)

Diskoaren bideoklipak

Info +

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude