Maitasun gutunen lehiaketaren epea abenduraren 30ean itxiko da

Leioako Udalak antolatutako Maitasun Gutunen Lehiaketan parte hartzeko gutunak abenduaren 30a baino lehen bidali behar dira Kultur Leioara (José Ramón Aketxe Plaza, 11. 48940 Leioa). Lanak Kultur Leioan bertan eramanda edo postaz bidalita entregatu daitezke, kanpoaldean “Maitasun Gutunen XXI. Lehiaketa” jarrita.

Lehiaketan lau kategoria ezberdin ezarri dira, adinaren arabera: A kategoria, 18 urtera artekoena; B kategoria, 19 urtetik 35 urte bitartekoena; C kategoria, 36 urtetik 55 urte bitartekoena eta D kategoria, 56 urtetik aurrerakoena.

Parte hartzaile bakoitzak bi gutun aurkeztu ahal izango ditu gehienez, euskaraz zein gastelaniaz. Gutun bakoitzak bi hartu dezake gehienez, alde batetik bakarrik idatzia. Paperaren ezaugarriak (kolorea, usaina eta ehundura) norberak aukeratuak izango dira.

Kategoria bakoitzean bi sari emango dira: lehena, 250 euro, garaikurra eta diploma; bigarrena, 125 euro, garaikurra eta diploma.

Info +

Leioako Maitasun Gutunen XXI. Lehiaketaren Oinarriak   Maitasun Gutunen XXI Lehiaketaren Oinarriak

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.