Bihar, otsailak 27, Maite Franko ipuin kontalaria arituko da Haur Liburutegian hiru eta lau urte bitarteko ume koxkorrekin ipuinak kontatzen.
Ekitaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da. Bere antolaketa dela-eta, Haur-Liburutegia itxita egongo da arratsaldeko 17:45etik 19:00etara arte.
Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa da. Horretarako Kultur Leioara deitu behar da, 94.607.25.70 telefonora, edo kultur zentroaren lehiatilean izena eman.