Mugigarritasun-murrizketak direla-eta erabili ezin diren Auditoriumeko sarrerak itzultzea

Eusko Jaurlaritzak koronabirusaren transmisioa saihesteko ezarri berri dituen mugikortasun-mugen ondorioz gozatu ezin diren Auditoriumeko ikuskizunetarako sarreren zenbatekoa itzuliko du Leioako Udalak.

Hala, ikuskizunetarako sarrerak erosi dituzten baina udalerrien perimetroa ixteagatik Leioara hurbildu ezin diren pertsonak Kultur Leioarekin harremanetan jarri beharko dira (94.607.25.70) sarrera horiek baliogabetzeko eta dirua jasotzeko, egoerak uzten duenean.

Dei horien bidez, Kultur Leioak sarrera horiek berriro salgai jarri ahal izango ditu, eta Leioako herritarrek erosi ahal izango dituzte.

Kultur Leioak, osasun jarraibideek uzten duten bitartean, datozen egunetarako programazioari eutsiko dio, baina, oraingoz, leioaztarra bakarrik izango da horietaz goza dezakeen publikoa.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude