Noraren sekretua eta Natura gara bihar Kandelazubietan

Udalak Kandelazubietako kiroldegian antolatutako txikientzako ikuskizunen bigarren egunerako, hots, biharko, urtarrilaren 4rako, bi proposamen berri ikusteko aukera edukiko dute txikiek.

Eguerdiko 12:00etan Noraren sekretua izeneko ikuskizuna ikusi ahalko da.

Nora neskatila atsegina, alaia eta bihotz handikoa da. Bere eguneroko bizitza lasaia eta xaloa bere amama Maritxurekin eta Aingeru bere lagun leialarekin igarotzen du. Amamarekin bizi da gurasoak atzerrira joan direlako lan aukera hobeagoak lortu nahian. Aingeru lagun ameslari hutsa eta txoriburua izateaz gain Noraren ikaskidea da, eta jokoak eta abenturak konpartitzen dituzte.

Bere bizitza guztiz aldatuko da Gotzon ikaskide berria agertzen denean. Harroa, maltzurra eta fanfarroia den Gotzon mutilak Noraren mundu baketsua hankaz gora jarriko du.

Noraren sekretua ikuskizuna bereziki 5 eta 9 urte arteko umeentzat gomendatuta dago.

Arratsaldeko saioan (18:00etan) Kiki, Koko eta Moko pailasoen Natura gara  ikuskizuna taularatuko da.

Ikusizun hau 3 urteko umeei zuzenduta dago bereziki.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.