Pablo Astrainek irabazi du Mendibile Jauregiko horma lehiaketaren 6. edizioa

Mendibile Jauregia Elkarteak, UPV/EHUren Arte Ederretako Fakultateko Pintura Masterrarekin elkarlanean, Pablo Astrainek Pablo Zabalarekin elkarlanean aurkeztutako proiektua aukeratu du horma lehiaketako 6. edizioaren irabazle I Bigarren aldia da Astrainek sari hau eskuratzen duena; sariaren lehen edizioa ere, 2015ean, lortu zuen lehen saria

Leioako Mendibile Jauregia Elkarteak (Bizkaiko Foru Aldundiak, Leioako Udalak eta  Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Izendapenak osatua) Pablo Astrainen proposamena saritu du berriro ere horma lehiaketako 6. edizioan, aurten Pablo Zabalarekin elkarlanean garatuta. Bere lana, “Elkarrizketak tenpluan”, mitologia greziarreko historian oinarritua dago.

Aurkeztutako proiektuan Dionisio, ugalkortasun eta ardoaren jainkoa eta erotasun erritual eta extasiaren inspirazio, Sileno irakaslearekin hitz egiten ari da tenpluan. Gizonezko lizuna, gehiegizko alkoholak  dohain profetikoak eta iragan eta etorkizun ezezaguna ikusteko gaitasuna ematen zion alkoholzalea zen Sileno. Elkarrizketa Midas erregeak Sileno harrapatuta izan duenean burutzen da, ikutzen duen guztia urre bilakatzeko ahalmena lortzeko helburuarekin.

Conversación en el templo, hormairudien 6. lehiaketaren saria. Argazkia: Mendibile Jauregia

Hiru aipamen berezi

Mendibile Jauregiko horma lehiaketako 6. edizioko aipamen bereziak Raquel del Val Ortegaren “Txakolinaren ametsa” proiektuarentzat; Itxaso Navarro Celestino “Amaren majas oihaca” obrarentzat; eta June Monroy Diaz de Isla eta Anna Pejo Iranzo “Esentzia” obrarentzat izan dira.

Mendibile Jauregiaren horma-irudi lehiaketa, 3.000 euroko saria duena, EHUren Arte Ederren Fakultatean 2019/2020 ikasturtean ofizialki matrikulatuak dauden ikasleei zuzenduta dago.  Hala nola, haien ikasketak unibertsitate horretan beraien ikasketak azken 10 urteetan bukatu dituztenei ere.

Aurreko edizioak Javier Moure “Pisa con arte” (); Alba Rebollo “Etxeko Ain” proiektuarekin (2), Pablo Astrain “Huella” marogarekin eta Aritz Muguerza bi edizioetan “Mahatsa Bizirik” eta “Bizkaiko Urre Koloreko Sekretua” lanekin  irabazi zituzten.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude