Haurren izen ematea bideratu ahal izateko, Pinueta Ludotekaren blogean dagoen izen-emate inprimakia bete beharko da urriaren 13 eta 16aren bitartean
Pinuetako ludotekak berriz ere auzoko bizilagunei irekiko dizkie ateak urriaren 26an. Zerbitzua astelehenetik ostegunera emango da, arratsaldeko ordutegian, 17:30etik 19:30era, eta ostiraletan 17:00etatik 20:00etara.
Adinaren eta egunen araberako banaketa egongo da, burbuila taldeak sortzeko asmoz. Horrela, 1. taldea 5-7 urte artekoena izango da, eta astelehenetan eta asteazkenetan, 17:30etik 19:30era arituko dira ludotekan. 2. taldea 8-9 urte bitartekoena izango da, eta astearte eta ostegunetan arituko dira 17:30etik 19:30era. Azkenik, 3. taldea 10-12 urte bitartekoena izango da, eta ostiraletan 17:00etatik 20:00etara arituko dira ludotekan.
Haurren izen ematea bideratu ahal izateko, Pinueta Ludotekaren blogean dagoen izen-emate inprimakia bete beharko da urriaren 13 eta 16aren bitartean.
Programazio eta proposamen berriak
Programazio-proposamen berriekin dator Pinuetako ludoteka, zerbitzuak segurtasun- eta higiene-neurrietara egokituta eta blogean kontsultatu ahal izango diren edukiera eta protokoloak egokituta, berme guztiak izateko bai langileentzat bai erabiltzaileentzat.
Ludotekako jarduerez gain, konfinamenduan sortutako blogaren zerbitzua mantentzen da, non etxean praktikan jartzeko erronka, esperimentu, joko eta jarduera ezberdinak ezagutzen jarraitu ahal izango dugun.
Info +
Pinuetako ludotekaren bloga http://pinuetakoludoteka.blogspot.com
Ludotekan izen ematea https://pinuetakoludoteka.blogspot.com/2020/10/pinuetako-ludoteka-2020-2021-izen.html