Hilabeteko azken egueneko ipuin kontaketa aurreratu dute maiatzeko saioan Liburutegian eta bihar, maiatzak 29, ospatuko dute Haur Liburutegian ikasturte honetako izango den azkenen saioa.
Eguna bakarrik ez, ikus-entzulegoa ere aldatu egingo dugu, oraingoan urte bat eta bira arteko umetxuentzako zuzenduta egongo baita. Saioa Saroa Bikandik gidatuko du eta euskaraz izango da. Emanaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da baina hamar minutu lehenago etor zaitezten gomendatzen dute antolatzaileek, saioa behin hasita etenak ekiditearren.
Ipuin kontaketak dirauen bitartean (ordu erdi inguru) Haur eta Gazte Liburutegia itxita egongo da (17:45etik 19:00etara).
Laburrean
Ipuin kontalaria Saroa Bikandi
Adina 12-24 hilabete
Hizkuntza Euskaraz
Non Haur Liburutegian
Eguna Maiatzaren 29an
Ordutegia 18:00etan
Sarrera Doan
Ezinbestekoa izena ematea.