Ume-antzerkia :: “Safari”, Kultur Leioan

Familia antzerkia

La Baldufa (Katalunya)

Plaza mugatuak

Safari lanak Lío en la Granja laneko bi protagonistak mantentzen ditu: Piñote eta Calabacín. Orain, bi pertsonaia horiek sabanan bizi izan duten gatazkaren berri ematen digute; bertara joan ziren lehoia desagertu zela jakin zutenean. Abenturaren erdian, lehoia topatzen dute, burumakur eta pentsakor, zeinak ez dakien orro egiten. Kasua ebazteko eta hari laguntzeko asmoarekin, horren arrazoiak zein diren aztertzen ahaleginduko dira. Zergatik saiatzen da krokodiloa lehoia laidotzen? Zergatik saiatzen dira gainerako animaliak hura gogaitzen? Zer behar da sabanako erregea ausardiaz betetzeko?

Txikienei zuzendutako ikuskizuna da, non eszenografiarekin jokatzen den ekosistema hori islatuko duen espazio erakargarri bat lortzeko. Bullying-a da jorratzen den gaia. Haurrek haren mehatxuak uler di­tzakete krokodiloaren, lehoiaren, jirafaren, tximuaren eta elefantearen jokabidetik abiatuta. Piñote eta Calabacín pertsonaien kezka gurasoen eta irakasleen kezkaren antzekoa da. Txikienak ere krudelak izan daitezke beren kideekin.

Lleidako (Katalunya) La Baldufa konpainiak Kultura eta Kirol Ministerioak ematen duen Ume eta Gazteriari zuzendutako Arte Eszenikoen Saria eskuratu zuen 2020an.


Safari, La baldufa konpainia katalandarraren irudia I Argazkia: La baldufa

Laburrean

  • Izenburua  Safari
  • Egileak  La Baldufa, Ramon Molins
  • Zuzendaritza  Ramon Molins
  • Aktoreak  Enric Blasi/Emiliano Pardo, Carles Pijuan/Ferran López
  • Jantziak
  • Musika  Oscar Roig
  • Iraupena  45′
  • Hizkuntza  Euskara
  • Ikuslegoa  3 urtetik aurrera
  • Tokia  Kultur Leioaren Auditoriumean
  • Data  Urtarrilak 17, igandea
  • Ordua 18:00etan
  • Sarrera 6 euro

Info+

La baldufa  www.labaldufateatre.com

La baldufa konpainiaren Safari lanaren bideoa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude