Turuleka oso oilo berezia da. Itxura xelebrea duelako eta arrautzarik errun ezin duelako, beste oiloek barre eta iseka egiten diote… harik eta halako batean, Ixabelek, musika andereño erretiratu batek, bere baserrira eramaten duen arte, berekin bizitzera.
Hantxe, adiskidetasun giroan eta zoriontsu, oiloak bere dohain ezkutua aurkituko du: Turu-k hitz egin dezake! Eta badaki abesten ere, izugarri ondo gainera!
Gure laguntxoa, bere musikarako dohain zoragarriari esker, Daedalus zirku handiko izar bihurtuko da. Bitarteko bidaia ez da batere erraza izango, ordea, Damian Maltzur gaiztoak beretzat hartu nahi baititu zirkua… eta Turuleka harrigarria.

Laburrean
Jatorrizko izenburua La gallina Turuleka
Urtea 2020
Iraupena 85′
Herrialdea Estatu espainiarra
Zuzendaria
Gidoia Pablo Bossi, Juan Pablo Buscarini, Eduardo Gondell
Musika Sergio Moure De Oteyza
Produkzioa España-Argentina; Gloriamundi Producciones / Pampa Films / Producions A Fonsagrada / Tandem Films / Mogambo
Generoa Animazioa | Komedia
Hizkuntza Euskara
Lekua Kultur Leioaren Auditoriumean
Egunak Otsailaren 22 eta 23an
Ordua 17:30ean
Sarrera 4 €