Txikientzako ikuskizunak Kandelazubietan urtarrilak 3, 4 eta 5ean

Udalak txikientzako ikuskizunak antolatu ditu datozen urtarrilaren 3an, 4an eta 5ean Kandelazubietako kiroldegian.

Saio bi egongo dira egunero, 12:00etan lehena eta 18:00etan bigarrena.

Asteleheneko eguerdian Gag street boys izeneko bikoteak Yes we art ikuskizuna aurkeztuko du. Arratsaldez, aitzitik, Sun Magoaren Bat, bi, hiru… magia! ikuskizuna ikusteko aukera egongo da. Ikuskizun biak 4 urtetik gorako umeentzat egokiak dira.

Sarrerak bi euro balio du, eta bildutako dirua Aspanovas elkarteari emango zaio doahintza gisa.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.