Udalak Maitasun Gutunen Lehiaketako sariak banatu ditu

Leioako Udaleko Kultura sailak Maitasun Gutunen XXI. Lehiaketako sariak banatu zituen iragan astean. Edizio honetan aurreko urteetako kopuruak gainditu dira, jasotako 203 gutunekin.

Gabriel Ocina, Mª Begoña Saiz Tellaetxe eta Amaia Bilbaok osatutako Epaimahaiak honako pertsona hauek saritu ditu: Hogeita bi parte-hartzaile izan dituen 18 urte arteko A kategorian lehenengo saria Sofía Jover Donairerentzat (Valentzia) izan da, “Hey, Nadia …” izeneko gutunarekin. Bigarren saria, Julia Sotillo Martinentzat (Saelices de la Sal, Guadalajara) izan da, “Carta de amor a mi padre” gutunagatik. 

Berrogeita bi parte-hartzaile izan dituen 19-35 urte bitarteko B kategorian lehenengo saria Olatz Martiartu Ayestaranentzat (Lekeitio, Bizkaia) izan da,  “Bostekoa” izeneko gutunarekin. Bigarren saria Alejandra Vallejo Careagarentzat (Leioa) izan da, “Directo al cielo” gutunagatik.

Hirurogeita hamabi parte-hartzaile izan dituen 36-55 urte bitarteko C kategorian lehenengo saria María de la Cruz Suárez Fernándezentzat (Piedrasblancas-Castrillón, Asturias) izan da, “A mi no querido príncipe azul” izeneko gutunarekin. Bigarren saria Iratxe Bilbao Zabalarentzat izan da (Plentzia, Bizkaia), “Ze zain zaude?” izeneko gutunagatik. 

Azkenik, hirurogeita zazpi parte-hartzaile izan dituen 56 urtetik gorakoen De kategorian lehenengo saria Yosé Alvarez-Mesarentzat (Aranao, Asturias) izan da, “Estampas” izeneko gutunarekin. Bigarren saria, bestalde, Félix Domingo Ayusorentzat (Madril) izan da, “Antonio Rosas” izeneko gutunagatik.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.