Udalak egitarau berezia prestatu du Euskararen Eguna ospatzeko. Ohiko adierazpen instituzionala onartzeaz gain, egun hauetan euskara eta euskaraz gozatzeko aukera izango da zinema, magia, kalekantuka eta beste hainbat jardueratan.
Zehazkiago, hauetxek:
• Azaroak 28: 12:00etan, KALEKANTUKA BENTAZAHARREKO MUTIKO ALAIAK taldearekin.
• Abenduak 3: 19:00etan, Kultur Leioa Auditoriumean AZTIKERIAK magia ikuskizuna. 4 €
• Abenduak 4,5 eta 6: 17:30ean, haurrentzako zinea euskaraz: OLTXIAN filma 4 €
• Abenduak 4,5 eta 6: 20:00ean, zinea euskaraz: ILARGI GUZTIAK. 5 €