Ume-zinea Kultur Leioan :: “Dragoiaren gidaria”

Istorioak Firedrake dragoiaren abenturak kontatzen ditu. Dragoi gaztea da, gizakiengandik basoan ezkutatzen ibili beharraz nekatuta dagoena eta leinuko nagusiei jada benetako dragoia dela erakusteko irrikan dagoena. Izan ere, gizakiak dragoien azken babeslekua suntsitzeko zorian daudenean, orduan ekingo diote Firedrakek eta bere lagun Gorritxok, ezkutuan, Zeruaren Ertza-ren bila joateko abenturari, kondairak dioenez bertan baitago dragoien santutegia.

Bilaketa-bidaia horretan Firedrakek eta Gorritxok Ben ezagutuko dute, eurekin bat egingo duen kaleko mutil umezurtza. Baina laster igarriko diote ez doazela bakarrik… Zatartor atzetik doakie-eta. Munstro izugarri ikaragarria da, eta asmo bakarra du: Lurreko dragoi guztiak aurkitu eta akabatzea.

Cornelia Funkeren liburu ezagunean oinarritutako pelikula da hau.

Dragoiaren gidaria pelikularen irudi bat I Irudia: Dragoiaren gidaria

Laburrean

Jatorrizko izenburua  Dragon rider

Urtea  2020

Iraupena  100′

Herrialdea  Alemania

Zuzendaria  Tomer Eshed

Gidoia  John R. Smith

Musika  Stefan Maria Schneider

Argazkia  Animazioa, Olaf Aue

Aktoreak  Animazioa

Ekoizpena  Constantin Film, Able & Baker, Cyborn, Lumatic, Rise Pictures

Generoa  Animazioa, Fantastikoa

Lekua  Kultur Leioaren Auditoriumean

Egunak  Urtarrilaren 9an eta 10ean

Ordua  Larunbatean 17:30ean; Igandean 12:00etan

Sarrera  4 €

Hizkuntza  Euskaraz

Dragoiaren gidaria pelikularen trailerra

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude