Umore Azokak kartel lehiaketaren bidez aukeratuko du 2020ko irudia

Kale Artisten 2020ko Umore Azokaren hurrengo edizioa dela eta beraren irudia izango den kartela hautatzeko lehiaketara deitu du herriko Udalak, eta parte har dezaten gonbidatu ditu interesa duten norbanakoak zein enpresak.

Antolakundeak azokaren irudia lehenesten duen proposamena balioetsiko du. Aurkeztuko diren lanak elebidunak (euskaraz eta erderaz) izango dira, kartelaren testuak honako hitzak izan beharko dituelarik: Umore Azoka, XXI Feria de artistas Callejeros de Leioa, Maiatzak 14-15-16-17 Mayo 2020.

Lanak aurkezteko epea azaroaren 29ko 14:00ak arte egongo da zabalik. Lehiaketaren lehen saria 1.200 eurokoa izango da, zergak barne. Hala ere, lehiaketa irabazlerik gabe utz daiteke.

2020ko Umore Azoka maiatzaren 14, 15, 16 eta 17an burutuko da.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.