Uribe Kostako Bertsolari Txapelketari emango zaio hasiera bihar Erromon

Uribe Kostako Bertsolari Txapelketaren 2022ko edizioari hasiera emango zaio bihar, martxoak 4, Erromon.

Arratsaldeko 18:30ean hasiko dira Txapelketa honen lehen kanporaketak, Bilares Barrian, Berriro eta Topa tabernetan.

Billares Barrian tabernan Peru Vidal, Joanes Igeregi, Oier Errementeria eta June Diaz arituko dira arratsaldeko 18:30etatik aurrera.

Arratsaldeko 19:30ean Berrriro tabernan kantatuko dute Jone Uria, Xabi Sainz de la Maza, Inazio Vidal eta Mikel Arrate bertsolariek.

Azkenik, gaueko 20:30ean, Topa tabernan, Arrate Illaro, Naroa Torralba, Peio Lago eta Aritz Landeta bertsolarien txanda helduko da.

Hiru kanporaketa

Biharko, Uribe Kostako Bertsolari Txapelketaren lehen kanporaketak izango dira Erromon.

Bigarren kanporaketak, martxoaren 11an, Gorlizen jokatuko dira, New Tavern, Xurrut eta Portalena tabernetan.

Finalaurrekoak eta finala Algortan jokatuko dira, egun osoko egitaraua baten bitartez. Finalaurrekoak hiru saiotan banatuko dira, 13:00etan, 17:00etan eta 19:00etan. Finala 21:00etan jokatuko da, Azebarri Kultur Elkartean.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude