Gaur, azaroak 13 (Auditorium, 19:00etan), antzerkia euskaraz izango da protagonista Kultur Leioan, Artedrama-Axut!-Dejabu konpainia euskaldunekin eta “Zaldi urdina” ikuskizunarekin.
Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, desagertu egin da, tekno jaialdi batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. Zaldi Urdina deitzenden droga berri batek eragin dio heriotza gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera delakoan. Amets, Aingeruren 22 urteko arreba errebeldea da, gaztetxeeta bizimodu osasuntsu zalea. Ikerketa bat hasiko du, Karmen amona eta Simon udaltzain traketsarekin batera. Aingeru poliziek baino lehenago aurkitu behar dute, eta abokatu on batekin joan epaitegira. Astebeteren barruan, 18 urte bete baino lehen.
Atzera kontaketa bat da. Ikerketa amateurraren bidean gurutzatuko dituzte gazteriaren ondoezak eta ametsak, trafikanteen eta interes ekonomikoen boterea, indar polizialen konplizitatea eta politika baten aztarna.
Laburrean
Egileak Unai Iturriaga eta Igor Elortzarekin idatzia, Dejabú Panpin Laborategia
Konpainia Artedrama – Axut! – Dejabú
Zuzendaritza Ximun Fuchs
Zuzendari laguntzailea Ainara Gurrutxaga
Aktoreak Ander Lipus, Manex Fuchs, Urko Redondo, Miren Alcala, Oier Zuñiga, Edurne Azkarate, Olatz Beobide
Koreografia: Philippe Ducou
Musika Asier Ituarte
Jantziak Marodi sorkuntzak
Argiztapena eta eszenografia Josep Duhau, Aitz Amilibia
Teknika Aitz Amilibia
Irudia Oier Zuñiga
Argazkiak Ainhoa Resano
Media Roberto Quintana
Teaserra Eñaut Castagnet
Ekoizpena Iasone Parada
Banaketa Irantzu Azpeitia
Bitartekaritza, hezkuntza artistikoa eta kulturala Arantxa Hirigoyen
Koproduktoreak Donostia Kultura, La Scène Nationale du Sud-Aquitain, OARA, Hameka, Kultura Bidean, Opéra Pagaï
Sostengatzaileak Eusko Jaurlaritza, La Drac Nouvelle Aquitaine, La Région Nouvelle Aquitaine, Le Département des Pyrénées Atlantiques, Euskal Hirigune Elkargoa, Etxepare Euskal Institutua
Egonaldirako laguntza Euskal Kultur Erakundea
Hizkuntza Euskera
Lekua Kultur Leioaren Auditoriumean
Eguna Azaroak 13, ostirala
Ordua 19:00etan
Sarrera 12,00 €
Estreinaldia 2019an