Cano Jauregik (Lasarte, 1975) Donostian burutu zituen zuzenbide ikasketak, baina idaztea izan du beti ogibide. Lubaki Bandan hasi zen literatur jardunean eta 1994an argitaratu zuen bere lehen idazlana, Kea behelainopean bezala poesia liburua. Gerokoak dira Beluna jazz (1996) eta Pasaia blues (1999) eleberriak, Belarraren ahoa (2004) ukronia eta Neguko zirkua (2005) eta Beti oporretan (2015) ipuin bildumak. Hiru bider irabazi du Euskadi Saria eta bi aldiz Espainiako Kritikarena. Twist (2011) nobelarekin, 111 Akademia aipamena ere erdietsi zuen. Besteak beste Sylvia Plath, Anne Sexton, Hanif Kureishi, Paul Auster eta Allen Ginsberg euskaratu ditu eta nederlanderaz, galegoz, grezie-raz, ingelesez, gaztelaniaz, errusieraz, alemanez eta italieraz irakur daitezke bere liburuak.
Adur Larrea (Bilbo, 1982) Arte Ederretan lizentziatua da, marrazketa eta ikus-entzunezkoen espezialitateetan. Geroztik, animazioa eta ilustrazioa izan dira bere jardueraren ardatz nagusiak. Ikus-entzunezkoen alorrean, zenbait ekoiztetxerekin lan egin du, baita telebistan eta publizitatean ere. Argitaletxe, aldizkari eta egunkarietan kolaborazioak egin ditu (Berria, Ortzadar, Xabiroi, Bertsolari, Argia, Jakin…), eta, liburu formatuan, Okatxu eta Arditutakoak albumetan parte hartu du beste ilustratzaile batzuekin batera; horietaz gainera, bereziki ezaguna da Gabriel Aresti BioGrafikoa (Erroa, 2015) komikia, poeta bilbotarraren bizian eta obran oinarritua.
Laburrean
Izenburua Antzara Eguna
Egileak Arkaitz Cano, Adur Learra
Argitaletxea Txalaparta
Hizkuntza Euskera
Orri kopurua 136
Argitalpen urtea 2019
Zenbatekoa 20,00 €