Zer berri? :: “Atzerrian”, Nerea Baldaren eleberria

Protagonistak, Londonen bizi den emakume euskaldun gazteak, bizitza eman du itzultzaile-interpretea izateko asmoz gogor lanean, baina helburua lortutakoan, hutsik, ilusiorik gabe, bizi larriminak harrapatu du. Krisialditik atera nahian, obsesio bilakatuko zaion bide okerra hartu du, ordea.

Hainbat ahots narratiboren bitartez eraikitzen den eleberri hau ilusioez, distantziaren gazi-gozoez, adierazi ezinaz eta adiskidetasunaz mintzo zaigu.

Nerea Balda Sanjuan (Irurtzun, 1975), Euskal Filologian lizentziatua da eta Bigarren Hezkuntzan Euskal hizkuntza eta literaturako irakasle. Aurretik hainbat argitalpenetan parte hartu badu ere, Atzerrian da bere lehenengo liburua, hain zuzen, Getxoko Udalak antolatutako Ramiro Pinilla eleberri laburren 2018ko lehiaketa irabazitako lana. Ondotik, 2018an Iruñeko Egile berriendako literatur lehiaketan lehen sariak jaso zituen narrazio eta poesia modalitateetan.

Laburrean

Izenburua  Atzerrian

Egilea  Nerea Balda

Argitaletxea  Pamiela

Zenbatekoa  13,00 €

Hizkuntza  Euskara

Orri-kopurua  120

Argitalpen-urtea  2019

Lizentzia  Copyright

ISBN  978-84-9172-111-6

“Atzerria” liburuaren aurkezpena

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude