Aukera Berriak (2019) En Tol Sarmientoren azken lana da. 2017.urtean Ametsetan Dokumentala/Zuzenekoaren ondorioz taldeak aldaketa iragarri zuen eta azken proiektu honekin gauzatu dute.
Aukera berriak lan serioa, exigentea, modernoa eta heldua da. Aurrekoekin konparatuz salto kualitatibo bat nabaritzen da, izan ere, produktore batekin lantzen duten lehenengo diskoa da. Hori dela eta, bai musikan, bai letran, detailerik txikiena ezin hobeto zainduta egoteaz gain, taldea estilo berriak probatzera ausartu egin da.
Diskoaren kontzeptu nagusia hurrengoa da; inoiz ez da berandu bide berriak probatzeko eta bizitzan aukera berriak sortzeko.
Diskoa, abesti bakoitzari egokitutako argazki kontzeptual batekin aurkezten da, maila musikala gainditzen duen emaitza artistiko bat lortuz.
Laburrean
Izenburua Aukera Berriak
Egileak En Trol Sarmiento (ETS)
Diskoetxea Baga-Biga Musika Ideiak
Salneurria 14 € (CD) / 7,92 (MP3)
Formatoa CD / MP3
Hizkuntza Euskera
Argitarapen-urtea 2019
Lizentzia Copyright
Diskoaren bideoklipa
Creative Commons BY-SA 4.0. Kultur Shareak ekoitzia