Zer berri? :: “Berandu baina garaiz”, Ibil bedi talde nafarraren diskoa

Egia. Hori da kantu batek behar duena: “Egia esan; benetakoa izan”. Hori uste dute Areta Senosiain, Amets Aranguren, Ibai Osinaga, Eder Escalera eta Javier Larrañeta musikariek. Egiak kontatzeko eta barrenean zutena musikaz kanporatzeko, Ibil Bedi taldea sortu berri dute. Erlojuaren kontra ondu dute lehenbiziko diskoa, eta Berandu baina garaiz izena jarri diote, urteetan taldearen proiektua geroratzen aritu ostean egin baitute urratsa; berandu, baina garaiz.

2019ko maiatzean Musikorta estudioan (Amoroto) Xabi Navarro “Jota”-rekin grabatutako diskoa da. Zazpi abestiko lana osatu dute, eta gai pertsonalei buruz mintzatu dira horietako bakoitzean. Sentimendu jakin batek zeharkatzen du diskoa, bereziki: galerak. Musikak elkartu ditu bost kideen bideak, baina aldez aurretik ezagutzen zuten elkar. Senosiain eta Aranguren Iruñekoak dira, eta, taldean, lehenak biolina jotzen du, eta bigarrenak, pianoa eta saxofoia; biek egiten dituzte koroak. Escalera Erriberrikoa da, eta taldeko bateria jotzailea; Osinaga Irunberrikoa da, eta abeslaria eta gitarra jotzailea; Larrañeta, berriz, Zangozakoa da, eta baxu jotzailea. Lehenbiziko laurek institutuan eta kontserbatorioan ezagutu zuten elkar; Osinaga eta Larrañeta, berriz, herrien gertutasunarengatik dira lagun.

Laburrean

Egilea  Ibil bedi

Diskoetxea  Autoekoizpena

Formatua  CD / MP3

Hizkuntza  Euskara

Argitalpen-urtea  2019

Lizentzia  Creative Commons by

Abestiak

1. Berandu baina garaiz (02:49)
2. Agur (03:26)
3. Sua (04:33)
4. Hariak (04:00)
5. Zaldi zangarra (03:13)
6. Ihesean (04:39)
7. Gaindosia (03:11)
8. Ama (04:31)

Diskoaren kantak entzuteko

Diskoaren bideoklipa ikusteko

Info +

Facebook kontua  Ibil bedi
Twitter kontua  Ibil bedi 
Instagram kontua  Ibil bedi
Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude