Zer berri? :: “Berriro itzuliko balitz”, Xabier Etxebarria Garroren eleberria

Karlos Jaso jazz musikari iruindarra Heinsborg izeneko uharte txiki batera joan da bizitzera, Danimarkan, Maddi bere alaba jaioberriarekin. Bertakoa zen Karlosen emazte eta haurraren ama, Ejda, baina hura hil berria da eta berak bakarrik egin beharko die aurre hainbat arazori: ume txiki bat zaintzea, lana bilatzea, inguru arrotz batean nola hala egokitzea…

Pertsonaien psikologian arakatzen eta egunerokotasun gazi-gozo bat kontatzen hasten zaigun istorio honek, baina, misterioaren eta hilketaren bidea hartuko du gero; erritmo izugarria, jakin-mina eta ustekabeak maisuki darabiltzan thriller-a idatzi du horrenbestez Xabier Etxeberriak, bai hizkuntzaren erabileran bai narrazioaren eraikuntzan lehendik ere ongi frogatua duen abileziarekin.

Xabier Etxeberria Garro (Euskal Herria, 1974) euskal idazlea da. Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campusean marketing ikasi eta enpresa finantza arloan egin izan du lan, baita Seulgo Daewoo enpresan ere. Bere lehen eleberriarekin, Egun denak ez dira berdin, Igartza Saria irabazi zuen. Hortik aurrera helduentzako nahiz haur eta gazteentzako hainbat liburu idatzi ditu, gehienak anaia Martin Etxeberriarekin batera.


Laburrean

Izenburua  Berriro itzuliko balitz

Egilea  Xabier Etxebarria Garro

Argitaletxea  Elkar

Hizkuntza  Euskera

Argitaratze-urtea  2018

Orrialde kopurua  176

Salneurria  17,25 €

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude