Zer berri? :: “Besteen ahotsa”, Simone de Beauvoir-en eleberria

Jean Blomart, etxe oneko semea, kontzientziaren ausikiekin bizi da gaztetatik: bere jatorri burgesaren eta langile-klasearen artean hautatu beharraz, hasieran; komunisten estrategiaren eta sindikalismo hutsaren artean, gero; neska baten maitasun sutsua onartu edo ez, bitartean; naziei aurre egitekotan armak eskuetan hartu edo ez, hurrena. Norberaren ekintzek beste batzuen bizitzan ere ondorio zuzeneak izaten baitituzte, norbere odola ez ezik, besteena ere jokoan jarriz.

1945ean kaleratutako eleberri honek II. Mundu Gerraren aurreko giroa eta Frantziako erresistentzia azaltzen ditu batik bat, baina, horrez gain, hainbat pertsonaiaren erretratu bikainak eskaintzen dizkigu, beren kontraesan eta gazi-gozo guztiekin: Hélène, Paul, Marcel, Madeleine…


Liburuaren azala I Argazkia: Elkar

Laburrean

Izenburua  Besteen odola

Egilea  Simone de Beauvoir

Itzultzailea  Oier Alonso

Argitaletxea  Elkar Argitaletxea

Zenbatekoa  18,50 €

Hizkuntza  Euskara

Orri-kopurua  332

Argitalpen-urtea  2021

Lizentzia  Copyright

ISBN  978-84-1360-029-1

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude