Zer berri? :: “Biluztasunez jantzita”, Arima taldearen diskoa

Distortsioaren haritik tiraka sortu zen 2018. urtean Arima. Proiektua metamorfosis musikal eta pertsonal baten erantzuna da; Paule Bilbaoren behar emozionalak modu berri batean azaleratzeko helburuarekin sortutako egitasmoa, alegia.

Leuntasunetik katarsira eta hondamenditik lasaitasunera eramaten zaituzten abestien euskarria Shoegaze-a da. Euskal Shoegaze-a. Kantak boteretsuak eta hauskorrak dira. Letretan beldurrak, esperientzia pertsonalak eta kolektiboak, kezkak, galderak eta erantzunak aurkitzen dira.

2019an, Metamorphosis EPa aurkeztu zuen taldeak, Euskal Herrian zehar hainbat kontzertu emanez. Lan hura Karlos Osinaga “Txap”-ekin grabatu zuten Tolosako Bonberenea estudioetan. Orain, modu berean, beste 6 kanta kaleratuko dituzte, Biluztasunez jantzita izenarekin.


Laburrean

Izenburua  Biluztasunez jantzita

Egilea  Arima

Diskoetxea. Bonberenea Ekintzak

Zenbatekoa  15,00 € (Maxi LP/CD) | 7,00 € (digitala)

Formatua  Maxi LP/CD | MP3

Hizkuntza  Euskara

Argitalpen-urtea  2021

Lizentzia  Copyright

Abestiak

1. Orbainak (03:13)
2. Noraezean (04:07)
3. Pentsamenduen biktimak (feat. Sara Zozaya) (04:52)
4. Utopia (03:24)
5. Magnetismo artifizialak (03:16)
6. Ametsen noranzko errealistie (05:13)


Biluztasunez jantzita diskoaren bideoklipa

Diskoa entzuteko

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.