Zer berri? :: “Bizitzaren dantzan”, Urtz taldearen omenezko diskoa

Urtz, sentimenduekin hardrocka edo rocka eginez, talde herrikoia izan da beti. Bere abestiak entzun egin dira eta publiko mota guztiengana iritsi dira. Bere lehen arrakastatik “Negua datorrenean” bere azken “Eguzkitan bero” abestira arte, kutsu gazteko “Ez gaitu inork geldituko” pasatuz, era guztietan entzun dira, formatu guztietan eta mota guztietako publikoentzat. Musikariek, orkestrek, Youtubeko kantautoreek eta ospitaleetako ateetan ere abestu izan dituzte haiek abestiak.

Lan honetan, bere arrakasta guztiak lehenengo diskotik azken diskora biltzeko plazera eman diogu geure buruari, 1992tik 2019ra.

Bost euskal diskoetxek (Gor, Elkar, Baga Biga, EDG Music eta taldea bera) abestirik onenak lan honen esku jarri ditugu. Uste dugu azkenean justizia egiten zaiola euskal rock talde ezagun honi. Hamasei abesti eta omenaldi on bat.

URTZ  taldea belaunaldi oso baten aitzindari izan zen, atzetik talde eta zale ugari zituena. Haien kantak famatu egin ziren irrati-formulen bidez. Bost CD izenpetu zituzten, gehi zuzeneko bikoitz bat, eta 2003an desegin ziren. Hogei urte dira, beraz, URTZen abestiak azkenekoz taula gainean entzun zirela. Oraingo diskoarekin bere kanta ospetsuenekin bergorzatzeko aukera edukiko dute taldearen zaleek.  


Laburrean

  • Egilea  Urtz
  • Diskoetxea  Gor Diskoak
  • Zenbatekoa  13,00 € (CD) / 10,00 € (disko digitala)
  • Formatua  CD / MP3
  • Hizkuntza  Euskara
  • Argitalpen-urtea  2020
  • Lizentzia  Copyright

Diskoaren Bizitzaren dantzan  kantaren bideoklipa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude