Dupla-ren Nahieran diskoa etxean ekoiztu eta grabatu dute, Haritz Harreguy-ren laguntzarekin. Bestalde, nahasketa eta masterra The Groove estudioetan egin du Alex Ferrer-ek.
Musika eta letra guztiak Gari Uriarte eta Beñat Oribek egin dituzte, hauek kenduta: Mikel Goikuriak pianoa “Kontraesanak”, “Eromeria”, “Tururú” eta “Somos así” abestietan, Juantxo Arakamak letra “Dantza gaua” abestian, Tapia eta Leturiak letra eta musika “Eromeria” abestian, Leire Berasaluzek koruak “Eromeria” abestian, Falta de Riego taldeak eta Evaristok letra “01200” abestian, Txikik gitarra soloa “01200” abestian, Sara Zozayak letra “Konforme” abestian”, Pello Armendarizek letra “Zugandik ihesi” abestian, Jennifer Garcíak letra “Tururú” abestian, X Sakarak letra “Txiki” abestian eta Panxo Zook letra “Animali” abestian.
Laburrean
Egileak Dupla
Diskoetxea RuralKids / Bidean Produkzioak
Formatua CD / MP3
Hizkuntza Elebiduna
Argitalpen-urtea 2021
Lizentzia Copyright
Abestiak
1. Kontraesanak
2. Dantza gaua (Monsieur leCrêpe)
3. Eromeria (Tapia eta Leturia)
4. 01200 (Kaotiko, Evaristo eta Txiki)
5. Un mal día
6. Konforme (Sara Zozaya)
7. Zugandik ihesi (Pello Skakeitan)
8. Tururú
9. Somos así
10. Mundua geldi
11. Txiki (Xsakara)
12. Animali (Panxo Zoo)