Gernikako Etorkizun Beltza taldearen bigarren lana da Ekaitzen osteko sua. 2019ko abenduaren hasieran grabatu zuten Chromaticity Studios-en, Pedro J. Mongerekin eta Aitor Ruizekin. Joel Marco (JmDesign) arduratu da azalaren diseinuaz.
Etorkizun Beltza taldea Imanol Orozkok (ahotsa), Julen Unamunok (gitarra), Mikel Unamunok (gitarra), Jon Lamborenak (baxua) eta Gorka Menak (bateria) osatzen dute.

Laburrean
Egileak Etorkizun Beltza
Formatua CD / MP3
Hizkuntza Euskara
Argitalpen-urtea 2020
Lizentzia Copyright
Abestiak
1.- Bukaera
2.- Mundu irenslea
3.- Altsasukoak aske
4.- Ihesian
5.- Apirilak 26…
6.- Oroimenak
7.- Hitzen gabezia
8.- Sasijainkoen elikagaia