Zer berri? :: ” Emilio López Adán, euskal iraultza libertarioaren pentsalari” liburua

Pako Sudupek idatzitako Emilio López Adán, euskal iraultza libertarioaren pentsalari liburu argitaratu berriaren lehen partea, biolentzia politikoaren memorien gainekoa da. Militantziari dagokionez, erabat harturik, 1964tik 1974ra ETAn militatu zuen. Lopez Adanen jardueran alde ideologiko-intelektuala gailentzen da; gehiago izan da teorikoa ekintzailea baino; hori esan orduko erantsi behar da, baina, alde teorikoa praktikarekin oso loturik garatu izan duela beti.

Pako Sudupe Elortza idazlea.

Bigarren partean, iraultzaren eta bortxaren arteko harremanez Lopez Adanek aditzera emandakoak tolesten dira. Hirugarren partean, zenbait gai jakingarri jorratzen dira: nazioa eta estatua, nazionalismoa eta humanismo unibertsala, demokrazia eta naziotasuna; Iraultza eta Hexagonoko nazio ukatuak; egungo esperantzak eta arazoak Ipar Euskal Herrian; Marx eta iraultza, Ezkerra Europan; Ezker Abertzalearen estrategiaren analisia, eta negoziazioen nondik norakoena.

Egilea, Pako Sudupe Elortza, Magisteritzan diplomaduna eta doktorea euskal filologian da. 2010ean aurkeztu zuen Joxe Azurmendik eta Jon Kortazarrek zuzendutako  Tradizioa eta modernitatea 50eko hamarkadan (euskal kulturaren biziberritze gatazkatsua) tesia. Irakaskuntzan lan egin du 1979 urtetik: Orioko Ikastolan, Legazpiko Udal Euskaltegian, Azpeitiko Udal Euskaltegian eta 1994 urtetik Pasaiako Udal Euskaltegiko irakasle da. 2001etik aurrera Pasaiako Udaleko Euskara Zerbitzuan ari da, euskara normalitzatzeko teknikari lanetan.


Laburrean

Izenburua  Emilio López Adán, euskal iraultza libertarioaren pentsalari

Egilea  Pako Sudupe Elortza

Argitaletxea  UEU-EHU

Hizkuntza  Euskara

Argitalpen-urtea  2020

Orrialde kopurua  220

Zenbatekoa  20,00 €

Lizentzia  Copyrhigt

ISBN  978-84-1319-245-1

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude