Zer berri? :: “Eneko Irigaray. Aljeriar konexioa”, Joxean Agirreren azken liburua

Joxean Agirre (Azpeitia, 1949) kazetari eta idazlearen azken liburua ETAren sortzaile baten ibilerak kontatzen ditu, Eneko Irigaray-renak hain juxtu.

1936an jaio zen Eneko Irigaray, ETAko sortzaileen taldean gazteena eta atipikoena ere bai seguru asko. Iniziatiba handikoa, marxista goiztiarra eta heterodoxo samarra, ez zuten inoiz atxilotu, ez zuen espetxerik zapaldu eta 1961ean falangistaz beteta Donostiara zihoan trenaren kontra burutu zuten atentatuaren ondoren atxiloketak hasi zirenean muga pasatzea erabaki zuen, baina Ipar Euskal Herrian ere ez zuen errefuxiatu paperik eskatu eta espainiar pasaportearekin jarraitu zuen eta jarraitu du geroztik ere bizitzen egon den lekuetan egoiliar gisa lan eginez.

1965eko martxoan iritsi ziren Argelera Eneko Irigaray eta Julen Madariaga, lehenik Estatu frantsesetik kanporatuak izan eta sei hilabeteko espetxe zigorra jaso ondoren ihesi. Aljeria independentzia lortu berria zen eta mundu osoko liberazio mugimenduek ordezkaritzak zituzten. Eneko Irigarayk bertan emango zituen ondorengo hamaika urteak, ETAren ordezkaritzaren kargu. Hala, bada, donostiarrak ez du beharbada eragin funtsezkorik izan ETAren bilakabide estrategikoan, erabakiak hartzeko orduan beti minorian egotea egokitu baitzitzaion, baina bere lana ezinbestekoa izan zen nazioartean erakundeak izan zuen proiekzioan.

Joxean Agirre Odriozola (Azpeitia, 1949) euskal idazle eta kazetaria da. Soziologia ikasi zuen, Parisen, eta kazetari aritu da Egin eta Gara egunkarietan. Zenbait nobela idatzi ditu: Romain zen bere izena, La lutte finale, Zwei Frauen, Adiskide bat nuen, Gizajoen katalogoa eta Goldsmithen ikaslea. Eleberri horiez gain, Hitza hitz: Txillardegirekin solasean liburua ere argitaratu zuen, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegiri egindako elkarrizketa luzea; hau du bere bigarren elkarrizketa liburua.


Laburrean

Egilea  Joxean Agirre

Argitaletxea  Txalaparta

Zenbatekoa  13,00 €

Hizkuntza  Euskaraz

Orri-kopurua  134

Argitalpen-urtea  2018

Lizentzia  Copyright

ISBN  978-84-17065-40-9

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude