Zer berri? :: “Errolanen elezaharra” komikia

778. urtean, Karlos Handiak, erresuma germaniarren konkistatzaile eta Erromako elizaren babesleak, Marka Hispaniarra ezarri beharra du Pirinioen hegoaldean inperio islamiarraren oldarrari eutsi ahal izateko. Hala, Zaragozara abiatu dira ejertzito frankoak inoiz ezagutu duen errege boteretsuenaren osteak, agindu zitzaion bezala, Hispaniako iparraldeko hiri handiaz jabetzeko. Baina hara heldutakoan, espero ez duena topatuko du erregeak.

Juan Luis Landa (Errenteria, 1965) irudigilea, Kimika Metalurgikoko ikasketak egin ondoren, irudi eta marrazkigintzako lan profesionalean hasi zen 1984an, Ipurbeltz aldizkarian. Bere lanen artean aipatzekoak dira:N Kalabaza tripontzia (1984), marrazki bizizko filma, Juanba Berasategiren zuzendaritzapean elkarlanean egina; Gabai, Gure Herriaren historia (Lur, 1986), Euskal Herriaren historiari buruzko komiki bilduma zabala; Ignacio Loiolakoa (Lur, 1990), San Inazioren obran oinarritutako komikia; Gabai, Euskaldun ospetsuak (Lur, 1992), Euskal Herriko kulturan oinarrizkoak izan diren hainbat pertsonaiaren bizitzari buruzko komiki saila.

1992-1993 bitaretean Egin egunkarirako euskal politikari buruzko irri-irudiak marrazten ditu: Euskal Flash.

Horren ostean El ciclo de Irati (Glénat) eta geroago El Fuerte (Norma) komiki-albumak argitaraturik Europan zehar zabaltzen du bere lana, hainbat hizkuntzatara itzuli direlarik bere lanak.

XXI. mendean sartuta Euskal Herriko leiendak irudi-liburua (Erein, 2002) argitaratu du; Sorginak (Erein, 2006), irudi-liburua. Hurrengo urteetan Euskal Herria aldizkarirako lanak egin zituen, historiari eta etnografiari buruzko irudiak eta marrazkiak eginez. NUR (Erein, 2008), Toti Martínez de Lezeak haurrentzat idatzitako eleberrietarako ilustrazioak ere egin zituen, eta behin baino gehiago saritu dute lan horrengatik. Oso bestelako gaia jorratzen du 1512, Nafarroa in memoriam (Erein, 2011), Gaztelak Nafarroa nola konkistatu zuen kontatzen duen nobela ilustratuan.

Eta bii hamarraldiz Europako merkatutik kanpo egon ondoren, bere komiki-zaletasun biziak Raule giodigilearekin harremanetan jartzera eraman zuen. Dargaud argitaletxearen eskutik, Raule gidoiaz arduratuta eta Landa marrazkiaz eta koloreaz, sail berri bat sortu zen, Arthus Trivium, honako tituluak eman dituena orain arte: Les anges de Nostradamus (Dargaud, 2016), Le troisième magicien (Dargaud, 2016), La jeune captive (Dargaud, 2017), L’armée invisible (Dargaud, 2019).

Juan Luis Landa ilustratzaile eta irudigilea I Argazkia: Erein

Laburrean

Izenburua  Errolanen elezaharra

Egilea  Juan Luis Landa

Itzultzailea  Koro Navarro

Argitaletxea  Erein argitaletxea

Zenbatekoa  17,00 €

Hizkuntza  Euskara

Orri-kopurua  64

Argitalpen-urtea  2021

Lizentzia  Copyright

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude