Zer berri? :: “Esperantzan”, Pantxoa Carrereren diskoa

Pantxoaren musika ibilbidean kantua bitartekoa edo baliabidea izan da askatasunaren helburua lortzeko, Euskal Herriaren burujabetza aldarrikatzeko, euskararen defentsarik onena egiteko. Herri libre bat anaitasunean. Esperantza horrekin jardun du abesti mitikoen partaidea den Pantxoak, interpretazioa landu du sormena baino gehiago, eta Euskal Herriko kantu esanguratsuenetarikoak haren ahotsarekin ezagutu ditugu.

Abesti berriak datozenean eragina du 70eko eta 80ko hamarkadetan kantatu genituen abestien xarmak. Oroitzapen horrek erakartzen gaitu ahotsa entzutearekin batera. Pantxoa ospetsuak ongi jakin du nola atondu bere ahots kilikaria musikarekin.

Bai, Pantxoaren Esperantzan diskoak kantautoreen hitzordua du, folka, tradizioa eta poparen amantalak erabiliz. Gertukoa egingo zaigu, sentibera, eta harekin batera kantatzeko astindua etorriko zaigu jarraian.

Pantxoaren filosofia honela laburtu daiteke: kanta ezazu euskalduna, kanta iezaiozu zure herriari, zapaldutako herri eta gizaki guztiei, abestu maitasunari. Hori ez da, soilik, esperantza. Hori, batez ere, ekintza engaiatua da disko eta kantu bilakatuta.


Laburrean

Izenburua  Esperantzan

Egilea  Pantxoa Carrere

Diskoetxea  Baga-Biga Musika Ideiak

Zenbatekoa  10,00 € (CD)

Formatua  CD / MP3

Hizkuntza  Euskara

Argitalpen-urtea  2022

Lizentzia  Copyright

Abestiak
1. Demokrazia (2:50)

2. Esperantzan (3:45)
3. Mistral Gagnant (3:09)
4. Bi itzal (4:05)
5. Pilota, euskal jokoa (3:52)
6. Haurdun – En cloque (3:10)
7. Zendako euskara (3:27)
8. Ez etsi (3:27)
9. Lily (3:29)
10. Amets baten hegalez (4:08)
11. Bakea (3:06)
12. Manex beti gogoan (6:19)

Esperantzan diskoaren bideoklipa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.