Zer berri? :: ETSren “Guretzat” diskoa

En Tol Sarmiento (ETS) taldeak bere historiako diskorik ausartena argitaratu berri du. Guretzat eraldaketa prozesu baten emaitza da, Aukera berriak izeneko azken lanarekin hasi zena. Pop-a nagusi den apustu mimatu bat da, musika estiloekiko dauden aurreiritzi oro alde batera utziz.

Kontzeptuari begira, pertsonei, kaleari eta kultura herrikoiari egindako omenaldia da Guretzat. Eguneroko bizitzaren eta aldarteen arteko trantsizioaren adierazpen artistikoa (samurtasuna, alaitasuna, nostalgia, euforia…). Musika estilo ugari uztartzen dituen emozioz beteriko mendi errusiarra da Guretzat. Musikak eta hitzak Iñigo Etxezarretarenak dira, eta ekoizpena Genis Trani katalanak egin du.

Musikatik harago doa diskoa, eta abesti bakoitza margolan kostunbrista batekin batera aurkezten da, proiektuari kalitate artistiko handiagoa emanez eta proposamen musikal berri hau, artelan bihurtuz.


Laburrean

Egilea  ETS

Diskoetxea  Baga-Biga Musika Ideiak

Zenbatekoa  15,00 € (CD)

Formatua  CD / MP3

Hizkuntza  Euskara

Argitalpen-urtea  2022

Lizentzia  Copyright

Abestiak

1. Guretzat (3:25)
2. Barkaidazu (2:44)
3. Gu geu garena (3:18)
4. Ez dut gauza handirik behar (3:06)
5. Itzalizazu argia (2:45)
6. Berriro has gaitezen (3:36)
7. Zaindu nazazu (3:30)
8. Abuela maitea (3:33)
9. Zuengatik topa (3:08)
10. Sumendiak (3:45)
11. Zurekin batera (3:03)


ETS taldearen Guretzat diskoaren bideoklipa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.