Zer berri? :: “Etxeak eta hilobiak”, Bernardo Atxagaren liburu berria

Ibai bakarrera jotzen duten errekak dira Bernardo Atxagaren azken nobela hau osatzen duten piezak. Zein bere bidetik doala dirudi, baina korronteak, logika narratibo sendo batek, norabide berean daramatza denak.

Badoaz urak, eta badoa irakurlea Ugarteko herritik Pauera, edo Baionara, edo Gaztelara, edo Texasera. Etengabea da mugimendua. Etengabea protagonisten joan-etorria ere. Narrazioan sartu eta atera dabiltza txikitan bat izandako anaia bikiak, Frantziara frantses ikastaro bat egitera joan eta mutututa itzuli den nerabea, Madrileko El Pardo kuartelean gertatu diren lau lagunak, astero Baionako psikiatra batengana joaten den ingeniaria, From fat to fit telebista programaren protagonista, sindikatu baten aldizkarian diharduen emakume gaztea, ospitaletik alde egiteko gogoz dagoen neskatoa…

Ezagutzen genuen lehendik ere Atxagaren ahalmen poetiko handia, unibertso osoak eta sakonak eraikitzeko gaitasuna. Narratzaile aparta dela ere bagenekien. Dohain horietaz gozatzeko aukera izango du irakurleak Etxeak eta hilobiak honetan. Betiko Atxaga dugu, alde horretatik. Baina ofizioak findutako idazkerarekin dator oraingoan. Heldutasunak ondutako begiradarekin.

 Bernardo Atxaga idazlea.

Bernardo Atxaga Asteasun jaioa 1951n, bere benetako izena Jose Irazu Garmendia da. Aipagarri dira, idatzi dituen liburuen artean, Bi anai (1985), Obabakoak (1988, Euskadi Saria eta Espainiako Premio Nacional de Narrativa, IMPAC European Literary Award sa- rian nalista), Behi euskaldun baten memoriak (1991, Julia Eccleshare-k zuzendutako1001 Children ́s Books You Must Read Before You Grow Up katalogoan zerrendatua),Gizona bere bakardadean (1993), Zeru horiek (1995), Soinujolearen semea (2003, Grinzane Cavour Saria, Mondello Saria eta Times Literary Supplement Translation Prize), Zazpi etxe Frantzian (2009, Estatu Batuetan 2012an argitaratutako hogei kzio-liburu onenetako bat, Publishers Weekly-ko zerrendaren arabera), Nevadako egunak (2013, Euskadi Saria, Estatu Batuetako PEN America 2019 sarietan nalista) eta Txoriak kolpeka (2014).

Filmak eta antzerki lanak egin dira bere liburuak gai hartuta. Hogeita hamahiru hizkuntzatara itzulita dago. Euskaltzaina da 2006. urteaz geroztik.

Laburrean

Izenburua  Etxeak eta hilobiak

Egilea  Bernardo Atxaga

Argitaletxea  Pamiela argitaletxea

Zenbatekoa  23,00 €

Hizkuntza  Euskara

Orri-kopurua  432

Argitalpen-urtea  2019

Lizentzia  Copyright

ISBN  978-84-9172-124-6

 Liburuaren aurkezpena

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude